Baztango bailaran nizi den mutil gazte bat naiz. Betidanik kirola, mendia eta abenturak gustoko izan ditut. Ikus entzunezkoen mundua betidanik izan dut gustoko eta gaur egun ikus entzunezko komunikazioa ikasten dut Mondragon Unibertsitatean. Gaur egun nire kamerarekin ibiltzen naiz Baztan Bidasoan barrena argazkiak ateratzen ahal duten guztietan. Gainera, familia edo lagunekin edozein lekutara joan edo edozein gauza egiten dudala kamera beti nirekin eramaten dut. Izan ere, esan dezaket gaur egun kamera nire pertsonalitatearen parte bihurtu dela eta gutxitan ikusiko nauzula kamararik gabe.