KIROLA

ERRUGBIA

Menditarrak BRT taldeak Baztango Lekaroz herrian jolasten du. taldea eskualdeko gazte eta helduentzat rugbya bultzatzeko sortu zen, kirola eta baloreak uztartuz. Lekarozen ikusi daitekeen errugbiak maila dexente dauka, izan ere Euskal Herriko bigarren mailan okatzen dutelako.

ENDUROA

Baztan Bidasoan dagoen mendi eta paisai guztiek motorrarekin ibiltzeko leku asko eta ikusgarriak uzten ditu. Honek zonaldean mundu hau oso gustuko duten zaletu asko izatera eramaten du eta ondorioz enduro frogak egitera. Besteak beste Narbarten enduro eta narbarte enduro indoor.

RALLY-AK

Baztan-Bidasoa eremuan hainbat rally proba egiten dira. Bertako paisaia ikusgarriak eta gidarien trebetasunek emanaldi harrigarriak eskaintzen dituzte ikusleei. Besteak beste, Izpegin, Ibardinen, Lesakan eta Malerrekan ospatzen diren frogek emozioa eta ikuskizuna bermatzen dute.

FUTBOLA

Baztango bailaran gertutik jarraitzen da Haraneko taldea. Bi asteburutik behin, bailarako herri guztietako jendea biltzen da Gilxaurdiko futbol zelaira, euren taldea Futboleko Autonomika mailan jokatzen ikusteko. Giro beroa eta hurbila sortzen da, eta zaleek ilusio handiz bizitzen dituzte partidak.

TXIRRINDULARIZTA

Urtero, Baztango herri eta mendi ezberdinetatik igarotzen den proba bat da Bidasoako Itzulia. Euskal Herriko txoko guztietatik etorritako txirrindulariak elkartzen dira, baita bertakoak ez diren hainbat kirolari ere, hiru egun irauten duen proba hau burutzeko. Kirol mailako lehiakortasuna eta paisaia ikusgarriek giro paregabea sortzen dute.